Publicaciones editadas por Lamiñarra

Publicaciones editadas por Lamiñarra

jueves, 18 de agosto de 2022

Oinarrizko Hiztegia, Josune Aznarez

Nafarroako ekialdean euskararen egoerak hobera egin du azken urteotan; izan ere, euskara batua zabaldu egin da (herritarren gogoari, D ereduari eta AEKri esker, batik bat). Hortaz, gero eta gehiago dira eremu horretan aurki ditzakegun euskaldunak. Dena den, bertako euskalkiek ez dute hobera egin, kontrakoa baizik. Hori konpontzen saiatzera, hiztegi hau dator.
Hiztegi hau egiteko ideia 2021eko apirilean Ariben egin zen Bortuetako Euskalkien I. Foroan azaldu zen. Aipatutako bileran, Nafarroako Pirinioetako herritar batzuk bildu ginen, euskalkiak sustatzeko zer egin erabakitzearren. Hainbat egitasmo proposatu ziren; horien artean, oinarrizko hiztegi bat egitea. 1958. urtean Koldo Mitxelenak Bonaparte printzearen hiztegi bat argitaratu zuen, eleak frantsesez, aezkeraz, zaraitzueraz eta erronkarieraz ematen zituena. Kasu honetan, euskara batuaz, erronkarieraz, zaraitzueraz, aezkeraz eta gazteleraz ematea zen asmoa. Nik horren ardura hartu eta urte bereko abenduan, Erronkarin, II. Foroa egin eta hiztegia aurkeztu genuen, partaide guztien onespena jasoz eta hori argitaratzeko garrantzia azpimarratuz. Zenbait saiakera eta gero, hemen dugu, denon eskura.
Euskalkiak berpiztea lan zaila denez, pausoz pauso joatea ezinbestekoa delakoan gaude. Horregatik, lan honen helburu nagusia da erronkariera, zaraitzuera eta aezkeraren hitz eta esamolde batzuk euskaldunon eguneroko hizkeran txertatzea. Horrela, apurkaapurka, gure euskarari euskalki horien kutsua emanen diogu. Beste helburu bat, hiru ibar horietan hautatutako hitzak nola erraten ziren aditzera ematea da, batzuetan bat egiten baitute. Era berean, euskara jende gehiagorengana hurbiltzea ere lortu nahi dugu.

 

Egilea:

Josune Aznarez Alkat
Euskal Filologian lizentziatua eta Eusko Ikasgaietan aditua da. Lan honen aurretik, honako hauek argitaratu ditu:
Euskal Literaturaren Garapena: XVI., XVII. eta XVIII. mendeak (ikerlana).
Erronkaribarko etxeak / Las casas del Valle de Roncal. Iruñea: Erronkaribarko Batzorde Nagusia (2018, talde-lanean).
Erronkaribarko etxe-izen euskaldunak. CEEN,  92 (2018).
Uskararen eleak / Las palabras del uskara. Iruñea: Pamiela (2020).
Erronkarierazko eta zaraitzuerazko pertsona-izenak. Proposamena. Etnolan, 2 (2021). 


Fitxa:

Egilea: Josune Aznarez Alkat
Izenburua: Oinarrizko Hiztegia
Argitaratzailea: Lamiñarra.
ISBN: 978-84-09-40484-1
24 x 17 zm  •  48 or.  •  Azal biguna
Salneurria (PVP): 10,00 € 


On line (Elkar)

No hay comentarios:

Publicar un comentario